XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
PROZEDURAK
1. Idatzitako ipuin laburra ezin daiteke uler.
3. Kontakizunak denboraren hariari jarraitzen dio, baina ahaztuta gelditzen dira bertan istorioaren zenbait elementu.
5. Berria, esperientzia edo asmatutako ipuin txikiak kontatzean, gertakizunen ordena gordetzen du.
1. Testuek ez dute egiturarik.
Esaldi solte bezala agertzen dira.
3.0inarrizko egiturak erabili bai, baina ez ditu denbora eta logika lotura bakar batzuk baino erabiltzen.
5. Hasiera, garapena eta amaiera izateaz gain, denbora eta logika loturak ere modu egokiz erabiltzen ditu.
1. Perpausaren ordena ez du finkaturik: errakuntzak egiten ditu sarri.
3. Nahiz eta perpausaren ordena oro har ongi menderatua duen, aldiro perpaus motaren batean okerrak egiten ditu.
5. Ordena zuzena gordetzen du beti.
1. Ortografia naturala ez du ondo menderatzen.
3. 0rtografia naturala menderatzen du, letra larriak behar diren gehienetan idazten ditu, baina landutako beste arauez batzuetan ez da gogoratzen.
5. Letra larriak egoki diren guztietan jartzen ditu.
Landutako beste arau eta forma arruntak gorde egiten ditu.
1. Ez ditu bereizten testu bakoitzak behar dituen erritmoa eta intonazioa.
Denak tonuera monotonoz esaten ditu.
Ahoskatze iluna.
3. Ahoskatze ona, baina erritmo edo intonazio motelak ageri ditu buruz ikasitako testuak esatean.
5. Ahoskatze ona izateaz gain, zentzua gorde eta adierazi nahian, erritmo eta intonazio aproposa ematen dio testu bakoitzari.